XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); Orinoko hibaia esploratu zuten beste batzuk, eta beste zenbait, Peru-tik zehar abiatuz Pizarro-k, menderatu berria zenetik, Atlantiko bertaraino iritsi zitzaizkigun.

Diego de Ordaz, Mexiko-ko konkistan izen ospetsua egin zuenak, 1531an atera zitzaigun gizon multzo batekin Espainia-tik asmo hau buruan zuela: Orinoko hibaiari jarraikiz gorantz jo eta Marañon izena duen lur barrutia, hots, Venezuela-ko hegoaldeak, Guayana-k eta Brasil iparraldeak osatzen duten lurralde saila aztertu eta arakatu.

Bi urtez oztopo eta neke ugari artean ibili ondoren uko egin behar izan zuen.

Geronimo Dortal-ek 1534-ean, Venezuela-ko itsasbazterreko lurretatik sartu nahi izan zuen kontinente barruan, baina frakasatu egin zuen, bere asmo horretan.

Jadanik atera ziren espedizio guztiek azken berdina ukan zuten, eta gizon anitz hil zen haietan.

Ekinaldi guzti horiei esker Eldorado hori non zatekeen ageriago jarri zen eta gero eta argiago zegoen kontinenteko Iparmendebaldean egon behar zuela, gaurko Venezuela eta Colombia artean dagoen Nueva Granada izeneko meseta garaiean alegia.

Meseta horretara iristeko alabaina, traba larririk jasan behar zen, geografiazko gorabehera handiagatik zela, han inguruan bizi ziren indio etsaiengatik, naiz hango klima tropikalagatik eta pizti beldurgarriak uneoro zelatan zeduzkatelako.

1537ko egun batetan ohi ez bezalako jazoera bat gertatu zen Nueva Granada-ko meseta hartan.

Hiru espediziok toki desberdinetatik atera zirenek, uste ezean chibchaen lurraldean elkar topatu zuten.

Hiru destakamentuak elkarrenganako errezelotan ziren; izan ere, talde haietako bat guatiba izeneko aintziran, gizon urreztatuaren erritua ospatzen zenekoan, alegia urre eta esmeral aski aurkitzen bait zen.

Aberastasun horren jabetasuna nork lortu zela bide borrokaren bat sor zitekeen.

Eta ametsezko helburu hori lortzekotan edozeri buruz buru egiteko prest ziren espedizio haik osatzen zituzten gizonak.

Zorionez, halarik ere, ez zen trajeriarik gertatu....

Gonzalo Jimenez de Quesada letra gizona izan genuen Eldorado delako lurralde hori aurkitu izan zuena.

Espedizio buruzagi hau 1536an atera zen Santa Marta-tik, Colombia-ko atlantikoaldeko itsasbazterretik, seirehun da hogei oinezko eta laurogeita bost zaldizkoekin.

Gizontalde honetatik ehun da laurogei bakarrik iritsiko zitzaizkigun bizirik mesetara; (...).